Urtzi Urkizu, telesail arrakastatsuez, ‘Bago!az’-eko finalaz ta prentsa askatasunaz

La casa de papel telesaila audientzia liderra izan zen atzo Espainian, %25,1eko ikusle kuotarekin. Badirudi, beraz, Itziar Ituño aktorearen eta telesail horren aurka zenbait eremutan egin zuten jazarpenak ez duela eraginik izan. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %17,8ko kuota izan zuela estreinaldiak azaldu du Urtzi Urkizuk gaurko komunikazioaren tartean. Horrez gain, astelehenean amaitu zen kate bereko Sé quien eres telesaila ere aipatu du. Gaur, berriz, ETB1en Bago!az talent showaren finala izango dela ekarri du gogora. Gaurko Prentsa Askatasunaren Nazioarteko Egunaren harira, berriz, Turkiako eta Mexikoko errealitatea hartu du hizpide. Amaitzeko, KKinzona irratikoei agur bat igorri die 10. urtemugagatik.

Hurrengo podcasta

PIPERPOLIS: Maider Zabalegi musikariaren bakarkako lanean barrena

az. Mai 3 , 2017
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan