Podcast: Play in new window | Download
50 herritan baino gehiagotan egingo dute estatus politikoari buruzko galdeketa igande honetan, eta horrekin milioi erdi bat lagun inguru izango dira erabakitze eskubidea praktikan jarria izango dutenak. Horretaz Xabier Letonak egindako erreportajea nabarmendu du Argia astekariko Estitxu Eizagirrek gaurko aurrerapenean. Horrez gain, Frantziako presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzuliaren harira, Jenofa Berhokoirigoinek Fronte Nazionalaren normalizazioaz idatzitakoa ere aipatu du. Amaitzeko, Mikel Garciak erretiroa hartuko duen Abel Barriola pilotariari egindako elkarrizketa hartu du Eizagirrek hizpide.