Podcast: Play in new window | Download
Larriki gaixo dagoen Oier Gomez euskal preso politikoaren askatasunaren alde, 12.30ean elkarretaratze jendetsua egin dute Gasteizko Korreos plazan kokatuta dagoen Oier Etxera gunean. Egun osoan iraungo duen mobilizazio iraunkorra mantenduko dute bertan, Sare herritarrak antolatuta. Astelehenean jaso genuen Gomezen kondena eteteko erabaki judizialaren berri, eta gaur arratsalderako espero zen haren aurka eskatuta dauden euro aginduen inguruko ebazpena. Ba Gomezen kasuaz eta herri presioak zigorra eteteko erabakian izan duen eraginaz hitz egin du Halabedi irratiko Igor Goikoleak Sare herritarreko kide Amets Martinez de Herediarekin.