Podcast: Play in new window | Download
Behin baino gehiagotan aipatu dugu aurten betetzen dituela 15 urte Euskal Herriko Bilgune Feministak. Hainbat eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte Indar bat dabil hor lelopean, urtemuga ospatu eta aurrera begirako erronkak zehazteko. Baina geroz eta gertuago dago zitarik garrantzitsuenetakoa izango dena: maiatzaren 6an Berriozarren egingo diren Emakume Abertzaleen VII. Topaketa feministena. Zita horri begira jarri gara Idoia Trenorrekin Bilgune kontari-ren gaurko errepasoan. Horrez gain, Eskubide Sozialen Kartak elikadura osasuntsuaren alde kaleratu duen manifestuaz, Rana plazako hondamendiaren urtemugaz eta Nekane Txapartegiren aurkako estradizioaz aritu da Trenor.