Podcast: Play in new window | Download
Gaurko abestia, The World Turned Upside Down Leon Rosselsonek idatzi zuen. Kantu honetan, 1649a St George’s Hill-en gertatutakoa kontatzen digute, izan ere, Ingalaterrako gerra zibilaren Diggers izeneko mugimendu protosozialista sortu zuten eta The Diggers’ Song abestia (Levellers and Diggers bezala ere ezaguna) ezagutzera eman zuten. Askoren arabera, orduko kantu haren bertsioa da 1975an Rosselsonek konposatutako hau, gero 1985ean Billy Bragg-ek famatu bihurtu zuena, baina Rosselsonek hori gezurtatu zuen. Halaber, kantuak ez du zerikusirik izen bereko 1640ko baladarekin. Ia laurehun urte igaro ostean, gizartean dagoen haustura ulertzeko aproposa da kantu honen atzean dagoen historia. Lau bertsio entzun ditugu gaurkoan, hurrenez hurren, Dick Gaughan eskoziarra, 7 eskale euskaldunak eta Billy Bragg zein Leon Rosselson ingelesen eskutik.
Jamaikara joan gara ondoren, izan ere, astean zehar entzuten dudana saioaren ardatza izan ohi da ondoren eta, azkenaldion, jamaikar musika etengabe entzuten dut. Aste honetan Pablo Moses roots reggae kantari klasikoa entzun dugu, 2010ean argitaratutako Rebirth diskotik hauek: Born To Be Bad, Mama Yeah (Africa), Guns eta Jah Is Watching You. Moses rastaman sutsua dugu eta musika industriatik at mugitzen da. Aurten lan berria grabatu du, zazpi urte geroago 1975ko I am a grasshopper entzun dugu. Hauxe ganjazaleen ikurra bihurtu zen.
Saioaren azken zatian, Dylanen Triplicate disko hirukoitz berritik hanbeste kantu entzun ditugu. Guztiok Great American Songbook horretatik hartutakoak eta crooner moduan abestuta. Entzun ditugu I Could Have Told You (Carl Sigman, Jimmy Van Heusen), Stormy Weather (Harold Arlen, Ted Koehler), Once Upon a Time ( Charles Strouse, Lee Adams), My One And Only Love (Guy Wood, Robert Mellin), As Time Goes By (Herman Hupfeld), Trade Winds (Cliff Friend, Charles Tobias), How Deep Is the Ocean? (Irving Berlin), eta The Best is Yet to Come (Cy Coleman, Carolyn Leigh). Bukatzeko, Bill Wittersen Lean On Me kantua entzun dugu