IRRATIAK IRRATIA – Halabedikoen erlijio joera deskubritu du Gure Irratiko Arantxa Idiederrek

Irailean hitz eman genizuen hilean behin Arrosa irrati sareko irratiak ezagutzeko tartetxoa irekiko genuela Zebrabidean. Gainera, irratietako lagunen arteko elkarrizketen bidez egingo genuela hori. Gogoan izango duzue Antxetako Aitziber Zapirainek Arraioko Marleni egin zion elkarrizketa; edo Arraioko Inesek Atariako Iñigo Terradillosi egindako telefono txantxa. Eta oroitzen al zarete Atariakoek Bilbo Hiriako Ane Zabalari Tolosaldeaz egin zioten galdeketaz? Eta nola ahaztu Bilbo Hiriakoak Esan Erranera bidean galdu zirela. Esan Erraneko lagunek Gure Irratiarekin hitz egin zutenean, berriz, hirien aurkako irrati frontea osatzea adostu zuten. Ba Gure irratikoei ere heldu zaie elkarrizketatzaile izateko garaia, eta Arantxa Idiederrek Halabedi irratiko Igor Goikolea harrapatu zuen joan den martxoaren 18an Baionan egin genituen Arrosa sareko topaketetan.

Hurrengo podcasta

ZIENTZIALARI: Loteria eta matematika

ol. Mar 31 , 2017
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan