Biharko ‘Gaur8’: Korrika munduan, Arabako bertsolari finalistak eta Kepa Mendia optikaria

Hainbat hilabetez zain egon ondoren, atzo abiatu zen 20. Korrika Otxandion, eta apirilaren 9an Iruñera iritsi bitartean Euskal Herria zeharkatuko du. Hala ere, Korrika ez da Euskal Herrikoa soilik, munduan ere ezagun egin den abentura da jada, eta horren adibide da Aimar Etxeberriak biharko Gaur8-rako egin duen erreportajea. Astekariko arduradun Amagoia Mujikak gurean aurreratu du erreportaje hori. Horrez gain, biharko zita bati begira jarri gaitu. Izan ere, Gasteizko Printzipal Antzokian bihar jokatuko da Arabako Bertsolari Txapelketako finala. Eta saio preziatuaren aurretik sei finalistekin egon da Mujika bera. Amaitzeko, Xabier Izagak In fraganti harrapatu duen Kepa Mendiaren elkarrizketa nabarmendu du Mujikak. Optikaria da eta familiako negozioan lanean hasi orduko hartu zuen bere gain publizitatea euskaraz egiteko lana.

Hurrengo podcasta

Ainhoa Villaverde: "Emozio positiboen sekulako nahastea da Korrika"

ol. Mar 31 , 2017
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan