Podcast: Play in new window | Download
Bizitza osoa eskaini zion Pete Seeger musikariak kantak bildu, moldatu eta sortzeari, eta horrek bihurtu zuen AEBetako folk musikaren berpizkundearen ikur eta mundu osoko protesta abestien erreferente. Haren zenbait kanta kanta moldatu ditu orain Lou Topet taldeak, eta omenaldia eskainiko dio martxoaren 26an, Loraldia jaialdiko programaren barruan, Bilboko Arriaga Antzokian. Harkaitz Cano idazleak euskaratu ditu abestiak, eta gonbidatu sorta ere izango da taldearekin batera oholtzan. Ba moldaketa horretaz xehetasun gehiago ekartze aldera, Zarauzko Arraio irrati libreko lagunek hitz egin dute Lou Topeteko Oihan Larrañagarekin.