IRRATIEN TARTEA: Sakanako politika, kultura eta kirol kontuak, Beleixeko Maider Beteluk

Martxoaren 27a zen Josu Zabala Salegi Basajaun Debako Punta Mendata parajean hilik aurkitu zutenean. Tiro bat zuen bularrean eta pistola bat aldamenean. Autopsiaren arabera, aurreko egunean hil zuen bularrean jotako tiroak. 20. urtemugaren harira, heriotza argitzeko eskatuko dute martxoaren 25ean Etxarri Aranatz jaioterrian. Horren berri ekarri du Beleixe irratiko Maider Beteluk gaurko irratien tartera. Horrez gain, Otsoportilloko memoria omenaldiarentzako Sakanako udalen arteko hitzarmena egin dutela azaldu du. Altsasuko Udalak sexualitateari buruzko Sexgunea udal zerbitzua martxan jarri duela ere kontatu du Beteluk. Kultura arlotik, Irurtzungo antzerki tailerraren emanaldiez eta Nafarroako Bertsolari Txapelketaz hitz egin du. Amaitzeko, Altsasuko eta Arbizuko duatloien aipamena egin du.

Hurrengo podcasta

TERTULIA: ba al dago egiazko borondate politikorik dispertsioa amaitzeko?

og. Mar 23 , 2017
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan