Ibai Fresnedo: “Zapalkuntzak mailakatu ordez, intersekzionalitatearen teoriara jo behar da”

BBC Britainia Handiko telebista publikoan Skype bidez elkarrizketa egiten ari zen Robert Kelly, Zientzia Politikoetako irakaslea, Hego Korearen egoeran aditua. Kelly hizketan entzutean, elkarrizketaren gelako atea zabaldu eta aitarenera joan zen alaba. Kellyk eskuarekin atzera bultzatu zuen, begiratu gabe. Alabaren atzean, bigarren umetxo bat ere gelara sartu zen. Azkenean, emakume asiar bat arineketan sartu zen eta umeak arrastaka gelatik kanpo eraman zituen. Kellyk ez zuen gertatutakoari buruz hitzik esan. Begiak itxi zituen, arnasa hartu eta elkarrizketarekin jarraitu zuen. Bideoa izugarri hedatu da han eta hemen, eta grazia ere eragin dio zenbaiti. Maria Gonzalez Gorosarrik Gaur8-ra ekarri duenez, ordea, arrazismoa eta matxismoa gurutzatzen dira pasadizo horretan. Atzo arrazakeriaren aurkako eguna izanik, borroka hori genero ikuspegiarekin gurutzatu asmoz, Ibai Fresnedo gonbidatu dugu.

Hurrengo podcasta

PIPERPOLIS: Biluzteari buruzko lau begirada “Strip Tease” antzezlanean

az. Mar 22 , 2017
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan