Podcast: Play in new window | Download
«Espainiako Gobernuak atzera egin du: Argia-k irabazi du mozal legea-ren auzia». Izenburu horrekin jakinarazi zuen Argia astekariak joan den astean Axier Lopez kazetariari isuna bertan behera utzi izana. 601 euroko isuna ezarri zioten iaz, Naroa Ariznabarretaren atxiloketako irudiak zabaltzeagatik. Epaiketa egiteko egun batzuen faltan, Javier de Andres Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkariak erabaki du Lopezi isuna kentzea. Horri buruz Lopezek berak idatzitako erreportajea aurreratu du Estitxu Eizagirre zuzendariak astekaritik. Miel Anjel Elustondok Maider Legarreta abeslariari egindako elkarrizketa eta Asier Arratek botikek ibaietan eragiten duten kutsaduraz egindako artikulua ere aipatu ditu.