Podcast: Play in new window | Download
Udako Euskal Unibertsitateak argitaratzen duen Uztaro aldizkariak 100. zenbakia argitaratu du eta hori ospatzeko ekitaldia egingo du gaur arratsaldean, Bilboko Kafe Antzokian. 1990ean sortu zuen UEUk aldizkaria, giza eta gizarte zientziei buruzko artikuluak argitaratzeko helburuarekin. Orduz geroztik, 500 artikulu baino gehiago argitaratu dituzte eta 773 lagunek parte hartu dute aldizkarian. Esan bezala, gaur arratsaldean festa egingo dute Bilbon, eta horregatik hitz egin du Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Ane Zabalak Uztaro aldizkariko zuzendari Jokin Apalategirekin.