Podcast: Play in new window | Download
Lehen sektoreko abeltzainek pairatzen duten egoera salatzeko mobilizazioa egingo dute Baztanen, apirilaren 1ean. Eskualdeko 44 eragilek bat egin dute deialdiarekin, besteak beste, Xorroxin irratiak. Bertako esatari Julen Zelaietak ekarri du gai hori gaurko irratien tartera, eta, horrez gain, Etxalarren irailean egingo den Karmen Etxalarkoa pastoralaz eta Berako Udalak memoria historikoaren alde abian duen dinamikaz hitz egin du. Bergarako Txapa irrati libreko lagunen berri ere izan dugu gaurko irratien tartean, eta Mañariko alkate Endika Jaiorekin hitz egin dute jolas parkearen proiektuaz.