Podcast: Play in new window | Download
Jada behin baino gehiagotan aipatu dugu urte berezia dela aurtengoa Euskal Herriko Bilgune Feministako kideentzat. 15. urtemuga baitute apirilean. Feminismoak egingo gaitu herri: indar bat dabil hor leloarekin, izaera nazionala eta eraldaketarako gaitasuna nabarmendu dituzte eta ibilbide hori ospatzeko egitarau oparoa dute esku artean. Horri eta beste zenbait gairi begira jarri gara Amai Zufiak egin duen Bilgune kontari-ren errepasoan.