SOINUGELA: Yeh, Yeh kantua, Jamaikaren Independentzia eta basamortuko kantuak

Gaurko urrezko kantua Mongo Santamariak 1963ko Watermelon Man diskoan grabatutako Yeh, Yeh izan da. Rodgers Grant eta Pat Patrickek konposatu zuten doinua eta hasierako bertsio horretan ez dago letrarik, erraz ezagutu daitezkeen La Luperen barreak salbu. Ondoren ateratako bertsioetan letrak entzun ahal izan ditugu, kasurako, Georgie Famek eta Lambert, Hendricks & Bavan taldeak egindakoak.

Ondoren, Kuban geldialdi laburra egin dugu, Tito Gómezek Enrique Jorrinen orkestrarekin grabatutako Guarapachanga entzun dugu, baita Celia Cruzen ahotsean Você abusou brasildarraren bertsio bat ere. Ondoko irlara igaro gara ondoren, Jamaikara, bertan duela 55 urte eskuratutako independentzia hizpide izan zuten bost kantuko aukera entzuteko: The Skatalites-en “Independence Anniversary Ska, The Rhythm Aces-en Joybells for independence, Basil Gabbidon-en Independence Blues Prince Buster-en Independence Song eta Lord Creator-en Independent Jamaica. Irlatik irten gabe, Horace Andyren Skylarking eta Ain’t no Sunshine famatuak entzun ditugu.

Saioaren bigarren zatian, Antillak utzi eta basamortuan barneratu gara. Aurretik, zizka-mizka moduan, Status Quo-ren Whatever You Want famatua, Elvis Costello eta Jimmy Cliff-en Seven Day Weekend eta Costellok bakarka egindako Aznavourren She kantuaren bertsioa. Ondoren, basamortuko kantuak entzuteari ekin diogu: Victoria Williams-en Summer of Drugs, Howe Gelb-en Warm Storm, The Long Ryders-en Ivory Tower, Mark Eitzel-en The Last 10 Years eta Gun Club-en Mother of Earth.

Hurrengo podcasta

HALABALOOZA #15

ig. Mar 12 , 2017