SOINUGELA: Jose “Zeca” Afonso, Michael Kiwanuka, Sir Coxsone…

Jose “Zeca” Afonso portugaldar abeslariaren Grândola, Vila Morena abestiarekin abiatu dugu gaurko saioa. Ondoren, beste kanta lusofono batzuk entzun ditugu, Afonsoren Maio Maduro Maio (Madredeus-en bertsioan) eta Rio largo de profundis eta, Minhoren bestaldetik, laster Bilbon izango dugun Uxíaren Alala das matiñas. Ondoren, Celtic Fiddle Festival taldearen medley bat entzun dugu, bost kantuz osatua. Red Hot Chilli Peppers-en Dark Necessities eta Go Robot doinuak entzun ditugu.

Saioaren bigarren zatian, Michael Kiwanuka ezagutu dugu. Ingalaterrako soul kantariaren Home Again aurreko diskoko Tell Me A Tale eta Bones abestiak entzun ditugu, eta Love & Hate album berriko Cold Little Heart, Love and Hate eta Black Man in a White World kantuak. Ondoren, Kuba eta Jamaika artean jarri gara, irla bien arteko afrikar jatorrikoen antzekotasun eta ezberdintasunei erreparatuta, eta Ñico Saquito eta Coxsone Dodd hartu ditugu, hurrenez hurren pelota (baseball) eta cricket jokalariak izanak. Batak Al vaiven de mi carreta egin zuen, eta besteak, Kingston hiriko bere Studio One estudioan hainbat musikariren diskoak ekoitzi eta grabatu zituen. Berak sekulako ekarpena egin zuen Jamaikako ska, rocksteady eta reggae musiken hedapenerako. Bere lanaren adibide batzuk ekarri ditugu: Don Drummond eta Roland Alphonsoren Roll on Sweet Don,  The Bues Busters-en There’s Always Sunshine eta Basil Gabbidon-en Independence Blues. Datorren astean Coxsoneren ekoizpen gehiago entzungo ditugu.

https://www.youtube.com/watch?v=smn_4aSX4oM

Hurrengo podcasta

HITZEN LIOA HIRUTAN - Anari / Zure aurrekari penalak (prologo bat)

lr. Mar 11 , 2017