Urtero legez, aurten “Euskal Herrian bada zer entzun” jardunaldiak antolatu ditugu ere. VI.edizio hau, martxoaren 18an Baionan burutuko da eta egun osoko egitaraua prestatu dugu horretarako. Goizeko 10.00etan tailerrak egongo dira AEKn: “Irratien funtzioa problematika sozialetan”; Eider Olazar, Maite Ubiria eta Arantxa Idiederren eskutik, eta “Sare sozialen erabilera gure irratsaioen hedapen maila handitzeko”, Lander Arbelaitzen eskutik. Ondoren, 12.00etan, “Nola erakarri jendea gure proiektuetara?” mahaingurua izango da Zizpa Gaztetxean. Bertan, Halabedi eta Txapa irratiko lagunek, zein EH Zuzenean Festibaleko antolatzaileek, euren proiektuak nola antolatzen eta garatzen dituzten azalduko digute. Formula magikorik ba ote dute jendea inplikatzeko?
Baina dena ez da ikastea eta hausnartzea izango! Horregatik, gure irratietako egunerokotasuna hobetzeko burua jantzi ostean tripak betetzea komeni denez, Zarauzko Eutxourrei sukaldaritza taldeak BAZKARIA prestatuko digu Gaztetxean. Eta bazkalondoa girotzeko, irratietako ahotsik ederrena aurkitzeko KARAOKEA antolatu dugu. Azkenik, oholtzako mikroak profesionalen esku utziko ditugu eta Muskulo eta Korumba musika taldeen eskutik KONTZERTUei tartea irekiko diegu.
Izena emateko koordinazioa@arrosasarea.eus -era idatzi. Epea martxoaren 16an agortzen da beraz, azkar ibili eta murgildu zaitez egun batez Euskal Herriko irratigintzan! (egun osoko egitarauan parte hartzeko 15 euro, soilik kontzertuetara etorri nahi baduzu 5 euro)