Aste honetako ‘Argia’: haurrak eta sakelakoak, Miriam Aleman eta Asperger sindromea

Urruñako San Frantses Xabier ikastetxean maiatzean helduko dioten erronkari begira jarri dira Argia astekariko lagunak oraingoan. Hamar egun pantailarik gabe du izena erronkak haurrek sakelako telefonoarekin egiten duten erabilerari heldu nahi diote, eta ikasleak bortizkeriaren banalizazioaz ohartaraztea zein eskolako errendimenduari erreparatzea nahi dute. Estitxu Eizagirre zuzendariak horren berri ekarri du gaurko aurrerapenera. Horrez gain, Danele Sarriugartek Candela elkarteko kide Miriam Alemani egindako elkarrizketa ere aurreratu du. Amaitzeko, Eñaut Agirrebengoak astekarira ekarritako Isabel Gonzalez eta Manuel Ruizen bizipenei heldu die, Bilboko senar-emazte bikote bat dira eta haien seme Ramonek Asperger sindromea dauka.

Hurrengo podcasta

"Feminismoak borroka molde berriak dakartza, baina betikoen analisia ere behar da"

az. Mar 8 , 2017
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan