Podcast: Play in new window | Download
Euskal Herriko koordinadora feministak, Basakeria heteropatriarkalaren aurka, feminismoa zorroztu lelopean, deialdia egin du martxoaren 8rako, emakumeen nazioarteko egunerako. XXI. mendean basakeria horrek hamaika aurpegi dituela eta horren aurrean feminismoa ezaugarritzeko ahalegina egin dutela azaldu du Bilgune Feministako Idoia Arraizak Bilgune kontari-ren gaurko errepasoan. Horrez gain, martxoaren 25ean Azpeitian egingo duten ekonomia feministako fororako deialdia eta atzoko Lilatoiaren balorazioa ere egin ditu.