KAIOLATIK Paraleloan 2017-03-03

Iepa kaixo kaiolazaleok, aste hontako saioan euskal herri mailako festa elektronikorik beteranoenetakoa izan dugu hizpide, Paraleoan jaialdia alajaina. Egoitz Pomares eta Ekaitz Aiarzaguenak duela 5 urte ekin zioten beren ibilbideari. Hasera batean Bilboko L,mono aretoan eta Donostiako Guardetxean gauzatu zituzten festak, eta gaur egun Bilboko kafe antzokian eta Donostiako Dabadaba aretoan. Urte hauetan Helena Hauff, Hunee, Kode 9, Powell edota Lena Willikens bezalako artista esanguratsuak hurbildu dituzte gure aretoetara, inguruko festa elektronikorik ezagunenenetakoa bilakatuz. Atzoko saioan beraiek ezagutu eta beren festaren ibilbideaz gehiago jakiteko aukera izan genuen!!! On egin eta UP THE KAIOLS!!!

Hurrengo podcasta

HALABALOOZA #14

al. Mar 6 , 2017