TERTULIA: inauteriei transgresioa kendu al diete produktu bihurtutako mozorroek?

Inauteri garaian gaude oraindik. Tolosako kasuan, gaur amaituko dira, Euskal Herriko hainbat herritan jadanik ospatu dituzte, eta beste zenbait lekutan datozen asteburuan izango da inauteri giroaz gozatzeko aukera. Amaia Nausiari Gaur8 astekarian irakurri diogunez, maskarak jartzeko edo, kasu batzuetan, kentzeko garaia. Norberak barruan erreprimituta duena askatzeko aukera eskaintzen duen momentu paregabea da karnabaletakoa. Baina mugak hausteko aukera hori kolokan dagoela ere iruditzen zaio, izan ere, zenbateraino ez ote ditugu birproduzitzen gizartean errotuegi dauden joerak inauterietan? Horri buelta bat eman asmoz, tertuliara ekarri dugu gaia eta Malen Aldalurrekin eta Mikel Garciarekin hausnartu dugu.

Hurrengo podcasta

1215. Katearen itzulera

ar. Ots 28 , 2017
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan