Podcast: Play in new window | Download
Otsailaren 18tik abian da Uztaritzen Hartzaro jaialdia. Herri Soinu kultur Erakundeak antolatzen duen Euskal Herriko neguko festa honek ihauteri ohiturak sustatzen ditu, ikuslea udaberriari ongietorria egitera gonbidatzen duen bitartean. Horretarako kaskarotak, dantza, musika, hitzaldiak, erromeriak erakusketak eta beste hamaika ekitaldi antolatu dituzte inauterien egunen bueltan. Ekitaldi gehienak Uztaritzen egingo dira, baina Astelenita-rako Tolosara irteera aurreikusita zuten eta horren berri galdetzeko telefonoz harrapatu genuen Ariztizabal Uztaritzeko hautetsia.