Ituren eta zubietako inauterietan animalia hilak erakusteak eragindako polemikan, iritzia eman dute bi herrietako udalek eta inauterien itxura faltsua eman dela salatu dute. Ospakizunen antolaketan parte hartzen ez badute ere, euren eskumenen barruan animalien babesari buruz indarrean dagoen araudia betetzea zainduko dutela adierazi dute. Horren berri ekarri du Xorroxin irratiko Julen Zelaietak gaurko irratien tartera. Horrez gain, behi-azienda piriniarraren Elizondoko enkantearen 30. edizioa dela eta, argazki lehiaketa antolatu dutela ere azaldu du. Amaitzeko, datozen hilabeteetarako aurreikusita dauden mendi lasterketetan izena emateko xehetasunak ekarri ditu.
Hurrengo podcasta
TERTULIA: inauteriei transgresioa kendu al diete produktu bihurtutako mozorroek?
ar. Ots 28 , 2017
Podcast gehiago
-
2024/04/26
Intza Gurrutxaga · Euskal Herrian Euskaraz