Eider Gorostiaga: “Andra probak ez dira ezagunak, baina plazak lortuta, jendea harritu egiten da”

Herri kiroletan diharduten emakume batzuen berri ekarri dugu elkarrizketaren tartera. Harriti nesken taldekoek andra probak egiten dituzte, 500 kiloko harria mugitzen dute zortzi nesken artean. Zeanurin elkartzen dira astean behin entrenatzeko. Duela bi urte sortu zuten taldea eta plaza gutxi dituzte, Euskal Herrian hiru talde soilik baitabiltza andra probak egiten. Gurean izan ziren, duela zenbait hilabete, Emarri taldeko lagunak, adibidez. Harritikoek erakustaldiak egiten dituzte, baina talde gehiago baleude, txapelketaren bat antolatzeko aukera izango lukete. Horretaz hitz egin du Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Ane Zabalak Harritiko Eider Eider Gorostiagarekin.

Hurrengo podcasta

"Proiektu autoeratuak ekonomikoki eta sozialki bideratzeko formazioa sortu dugu"

ar. Ots 28 , 2017
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan