Adesalambrar 2017ko Otsailaren 28a

Gaurko irratsaioak, ohiko atalez gain, laugarren bat ere izan du: ipuinarena. Ainhoaren eskutik, munduko herri ezberdinetako ipuinak ekarriko ditugu Adesalambrarrera.

Bestela, betiko eskemari jarraiki egin dugu irratsaioa. Asteko kronikan, gai ezberdinak jorratu ditugu labur: Irak eta Sirian gerraren egoera, Askapenak kaleratu duen azken oharra, Sahara…

Ondoren, elkarrizketaren atalean, Xabier Lasa Askapenako militanteak eragileak abian duen brigada kanpaina aurkeztu digu.

Elkarrizketaren ondoren, ipuina irakurri eta jarraian Alaitzen kolaborazioa jaso dugu. Ekuadorreko hauteskunde emaitzak aztertu ditu.

Agenda aipamen batzuekin amaitu dugu saioa.

Hurrengo podcasta

Aitor Apurtu ZarataZarautz irratsaioan

az. Mar 1 , 2017
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan