Aste honetako ‘Argia’: euskararen mapa berria, Moha Gerohu arrazakeriaz eta ansiolitikoen kezka

Donostiako Egian, Agurainen, Amikuzen eta beste hainbat herritan, paradigma berria ari dela zabaltzen uste du Pello Zubiriak: ni euskaraz bizi naiz, zuk nahi duzun moduan erantzun eta kito. Elkarrizketa elebidunak mantentzetik hasi omen da iraultza berria, eta horretaz Zubiriak Argia-rako egin duen erreportajea ekarri du Estitxu Eizagirre astekariko zuzendariak gaurko aurrerapenera. Horrez gain, Mikel Garciak Moha Gerohu kazetari eta aktibistari egindako elkarrizketa ere aurreratu du, arrazakeriaren aurkako borrokaz. Amaitzeko, Hegoi Belategik ansiolitikoen arriskuaz astekarira ekarritakoak aipatu ditu Eizagirrek.

Hurrengo podcasta

Arkaitz Virumbrales: "Hordagoa bota dugu, beste irtenbiderik ikusten ez dugulako"

az. Ots 22 , 2017
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan