IRRATIEN TARTEA: Gasteizko lan eta elkarbizitza gatazkak eta Lanz herriaz hedabideek esan gabeak

Lan arloko mobilizazioak ekarri ditu Gasteizko Halabedi irratiko Igor Goikoleak gaurko irratien tartera, FCC garbiketa enpresako langileek iragarri baitute greba egingo dutela martxoaren 6tik aurrera. Horrez gain, Abetxuku auzora begira ere jarri da Goikolea, bertako bizilagunen arteko tentsioa eta liskarrak medio, elkarbizitzaren aldeko bitartekaritza eskatu baitiete hainbat lagunek erakunde publikoei. Amaitzeko, martxoaren 3ra begira Gasteizen aurreikusita dauden ekintzen berri eman du. Esan Erran irratiko Lur Gil ere batu da gaurko irratien tartera, eta Lanz herriari buruzkoak ekarri ditu. Dirudienez, Espainiako estatuari dagokionez, proportzioan haur gehien dituen herria da, baina Gilek zuk masa komunikabideek esandakoaz apartekoak ekarri ditu. Bitxikieria bat aipatze aldera, Odieta bailarako frontoi falta amaitzear dela ere esan digu Gilek, frontoi bat egiteko asmotan baitabiltza. Amaitzeko, Lanzko inauteriak igandean hasiko direla kontatu du.

Hurrengo podcasta

TERTULIA: elikadurarekiko gehiegizko kezka ala arinkeria ote dugu?

ar. Ots 21 , 2017
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan