SOINUGELA: Youcef Boukella, M-ak, Doug Sahm, Clinton Fearon, Memphis Minnie…

Gaurko saioa ireki duen urrezko kantak sekulako arrakasta izan zuen Ipar Afrika osoan. Egilea Youcef Boukella da eta kantuaren izena Salam da. Jarraian, Orchestre National de Barbès eta Gotan Project taldeak entzun ditugu.

Euskal Herrian kultozko talderik egon bada, M-ak izan da horietako bat. Sailkaezinak, ausartak, aurrekoiegiak agian sasoi hartarako. Beraien Zuloa lanaren 30.urteurrena aitzaki, diskoko zenbait kanta entzun ditugu: Milenio,  Chomsky, Negoziaketaren Beharra, Milenio (Remix), eta Juan Pabloren bidaiak.

Ondoren, Jamaikako Clinton Fearon eta Louisianako Memphis Minnie entzun ditugu kantuan eta, saio bukatzeko, Texaseko Doug Sahmek 73/74 urteetan egindago zenbait kantu entzun ditugu: Tennesse Blues, Texas Tornado,  Hard Way, I’ll be There eta Devil Heart.

Hurrengo podcasta

HALABALOOZA #13

ig. Ots 19 , 2017
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan