Podcast: Play in new window | Download
Balletxeko Etxearekin batera, EHNE, Hazitik Hozie, Lekarozko Legate elkartea, Anizko elkartea eta Jo ala Jo taldea elkartu dira eta Baztango agroekologia eskola herritarra jarri dute martxan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, eragile bakoitzak ikusi du zer eta nola antolatu eta eragile bakoitza izanen da bere ikastaroaren arduraduna. Ba dinamika horri buruzkoak ekarri ditu Xorroxin irratiko esatari Julen Zelaietak gaurko irratien tartera. Horrez gain, eskualdean bertan erosketak euskaraz egitearen aldeko kanpainaren nondik norakoak ere azaldu ditu. Amaitzeko, Baztanen girotutako Zaindari ikusezina filmaren aurre estreinaldia otsailaren 22an Iruñeko Baluarten izango dela azaldu du.