“Sortutakoa jendearekin partekatu nahi dugu, eta orain artekoarekin pozik gaude”

Lurpean egon dira Kokein taldeko kideak lau urtean. Lurpean, ezkutuan, baina ez geldi. Hortik omen dator, taldekideen esanetan, bederatzi abestiz osatutako diskoaren izenburua, Lurpekhariä. Denbora horretan disko hori sortzen eta osatzen aritu baitira. Joan den urte amaieran aurkeztu zuten eta ostegun honetan Bilboko kafe antzokian eskainiko duten kontzertuan izango da diskoan bildutakoaz gozatzeko aukera. Emanaldiaren aurrerapena egite aldera, Bilbo Hiria irratiko estudioarekin bat egin dugu eta Ane Zabala koordinatzaileak hitz egin du Kokein taldeko Zaloa Urain abeslariarrekin eta Jatsu Argarate baxu jolearekin.

Hurrengo podcasta

U. Martinez: "Musuek aktibatutako substantziek poza, estimua eta adikzioa sortzen dituzte"

ar. Ots 14 , 2017
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan