Podcast: Play in new window | Download
Iratzargailua isilarazi, dutxa beroa hartu, ondo gosaldu eta arropa lodia jantzi. Horrela hasi zuten ia 300 euskal emakumek larunbateko eguna. Irribarrea ahoan, ogitartekoa motxilan eta halako gauzek eragin ohi duten irrika eta urduritasuna nahastuta abiatu ziren Euskal Herritik Valladolideko espetxera. Euskal Herriko Bilgune Feministaren 15. urtemugaren barnean kokatutako espetxe martxa feministara. Horren eta beste hainbat albisteren berri ekarri du Idoia Trenorrek Bilgune kontari-ren gaurko errepasora.