BERBAZ: Shakti Olaizola, kontortsionista, arte bideak zabaltzen

Francis Baconen margoak, Mimaia teatroa eta haien txotxongiloak eta Ella Fitzgerald. Probestu nahi izan dugu holako ikusmira zabaleko eta jakinmin handiko lagunagazko solasaldia eta galdetu diogu: zer aipatuko diguzu, oraingo, lehengo, hango edo hemengo, arteaz gozatzeko? Margolaria, txotxongilo taldea eta abeslea aipatu dizkigu Shaktik, une horretan etorri zaiona.

Arteak bizi du Shakti. Txikitatik. Eta etxeaz galdetu diogu. Zerk du hori errezten? Zerk errezten dio hogeitaka urte dituenari, arte ederretako ikasketak burutu eta margolari moduan bide oparoa hasitakoari, bidea erabat aldatu eta buru-belarri zirko munduan sartzea? Non, nork eta nola elikatzen dugu norbere buruarekiko konfiantza indartsu hori?

Baldin bada. Margolariaren mihizea hutsik dela, pintatzeari ekitear, zerk eragiten du lerroa hara edo hona eramatea?

Kontortsio munduan bidea zabaltzen diardu Shaktik gustora eta oparo azken urteetan. “Irakurriz” eta gero, “Baldin bada” dakarte (Leioako Umore Azokan plazaratzekoa, maiatzean). Pieza honetan kantari ere azalduko da, bere betiko margo-zaletasunari toki uzteaz gain  Shakti, aske. Eta beragaz talde polita: Jimena Cabaleti, Joseba Negro,…

Kantak:
La contorsionista (Els catarres)
Sympatique (Pink Martini)

Erreferentziak:

    www.shaktiolaizola.com
    Francis Bacon: curiosidades sobre un artista genial y excesivo

Hurrengo podcasta

Jar Itzazu Tapoiak Mesedez!!! #147 Tapoi-Fest 666!

ig. Ots 12 , 2017