Podcast: Play in new window | Download
Ba al dakizue euskaldunok ere pasta asko jaten dugula? Pasta kontsumoa nabarmen gora egiten ari omen da, eta hori kontuan izanda, elikadura burujabetza lortzeko bidean, ezin garela euskal identitatea definitzen duten elikagaiekin bakarrik geratu uste dute zenbaitek, begirada bat bota behar zaiela gizartearen elikatzeko ohiturei. Pentsa, pastaren kontsumoa igotzea aukera bat izan daiteke gari mota zaharrak berreskuratzeko. Hori guztia ikusita, Oreretan Zituene pasta obradore kooperatiboa martxan jartzea erabaki zuten hainbat lagunek, horien artean, Naiara Retegi oiartzuarrak. Ba Retegirekin hitz egin du Oiartzun irratiko esatari Mirari Martiarenak.