Berbaz: Jesus Gonzalez, ´Txutxo´: kontzientziaren haritik

Haria jarri digu hasieran Txutxok, nondik bideratuko genuen elkarrizketa. Nahi bai, baina solasaldiak bere bizimodua hartu du, zelan bestela? Eta labur, oso labur joan da. Bigarrenrako hitzordua laster dugu.

Umetakoek nortasuna zelan gaztetako bizipenek halan dute kontzientzia eratzen omen. Eta pertsonek, marka. Mundaka (Jose Mari Egileor ebanista, organo jole eta musikaren hazia zabaldu zuena,…), Tutera (Xalbador Barandiaran,…) eta Madrileko ibilerek (Pablo Sarasola, Oteitza,…) argi utzi zioten lana gizartearen zerbitzurako egingo zuela. Bete-betean zentzuzko zereginean ibili izan da ordutik. Nahi zuen horretan.

Koop57-n horretantxe diardu gaur ere, beste hamaika saltsetan legez. Arrasateko kooperatibetan urteak eman eta gero. Koop57koek oinarri etikoko kooperatibak sustatzen dabez, ez da makala, gero! Zelako jakingura! Hurrengoan horretaz, bai, hariari jarraituz ;-)!

Kantak:
Karabantxeldarrak (Etxamendi eta Larralde)
Baldorba (Benito Lertxundi)

Erreferentziak:
   Koop57

Hurrengo podcasta

Kritikal Blues 2017-02-09 - Ozark Mountain daredevils - Blues kontuk

og. Ots 9 , 2017
kritikalblues
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan