Podcast: Play in new window | Download
Bizkaiko zahar etxeetako langileek ia urtebetean dihardute beren lan baldintzak hobetzeko borrokan. Ez dute akordiorik lortu oraindik, eta Bizkaiko Foru Aldundia jotzen dute horren erantzuletzat. Atzo ELA sindikatuko idazkari nagusi Adolfo Muñozek argi esan zuen gizonezko langileak balira egoera konponduta egongo zatekeela, horrek zaintza lanen genero aldagaiaz hausnartzeko parada jarri du mahai gainean eta Iñaki Kasares batu da gurera horretarako.