Podcast: Play in new window | Download
Gasteizko Udalak aurrekontuak onartu zituen astelehenean. Espero moduan, udal gobernua osatzen duten bederatzi kideen babesa soilik izan zuen proposamenak: EAJrena eta PSE-EErena; kontra bozkatu zuen PPk eta abstenitu egin ziren EH Bildu, Ahal Dugu eta Irabazi. Hor zegoen Gorka Urtaran alkateak mahai gainean jarritako konfiantza galdea ere eta EH Bilduk konfiantza eman zion, baina “norabide bat” ezarrita izatea proposatu zion. Horretaz hitz egin du Halabedi irratiko esatari Igor Goikoeak Ane Arisiti EH Bilduko zinegotziarekin, eta haren hitzei egin diegu lekua gaurko elkarrizketaren tartean.