Podcast: Play in new window | Download
Azeleragailua topera sakatuta hasi du agintaldia Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako 45. presidenteak. Ez du egun bat pasatzen uzten alarma eta izua eragin gabe. Haren erabaki politikoei aurre egitera ausartzen diren ordezkari juridikoak kargugabetzeko ere ez du beldurrik erakutsi. Asko asaldatu gara Trumpek AEBetara sartu asmo dutenekiko izan dezakeen jarrerarekin. Baina haren disimulorik eza ez ote dute baliatzen beste zenbaitek neurri salagarri berdintsuak ezartzeko? Horri guztiari buelta bat eman diogu gaurko tertulian Miren Azkarate eta Aitor Kaltzakortarekin.