IRRATIEN TARTEA: ‘Xabaltx’-en diskoa Antxetatik eta Saharako maratoi solidarioa Txapatik

Pantxoa Bergara Xabaltx kantugile, interprete, olerkari eta irrati esataria, bide zabala egindakoa da musikaren munduan. Ipar Haize taldean aritu zen 1989tik 1991ra bitartean, eta Euskal Kantu Txapelketa irabazi ondoren, 1992an bakarkako ibilbideari ekin zion. Ordutik, bere taldea osatu eta hainbat disko kaleratu izan ditu bakarlari gisa, kantu intimistaren eta elektro-poparen artekoak. Azkena, iazko azaroan kaleratu zuen Loreak askatu izenburuarekin. Antxeta irratiko esatari Maia Muruagak hitz egin du musikariarekin berarekin, eta horren berri dakargu ekarri dugu gaurko irratien tartera. Horrez gain, Txapa irratira ere jo dugu, Bergarako hainbat lagunek Saharan egingo duten maratoi solidario bati buruz hitz egin baitute Jon Ander Garitanorekin Kolax saioan.

 

Hurrengo podcasta

Biharko 'Gaur8': 'Trainspotting'-en bigarren zatia, Seaskako sagarrondoak eta Aritz Zerain

ol. Ots 3 , 2017
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan