Biharko ‘Gaur8’: ‘Trainspotting’-en bigarren zatia, Seaskako sagarrondoak eta Aritz Zerain

Trainspotting 1996 urteko filma eskoziarra da. Danny Boylek zuzendu zuen eta Irvine Welshek idatzitako eleberrian oinarritzen dena. Filmak Edinburgoko heroinomano talde baten bizitza deskribatzen du. Drogari, sexuari eta bizitzari buruzko hainbat hausnarketa egiten du. Ba bi hamarkada igarota, filmaren protagonistak berriz bildu dituzte orduko toki berean bigarren zatia egiteko. Duela zenbait egun estreinatu zen Edinburgon, eta Aimar Etxeberriak estreinaldiaz egindako kronika aurreratu du Gaur8 astekariko arduradun Amagoia Mujikak gurean. Horrez gain, Bernat Etxepare lizeo berria eraiki eta ekipatzeko Seaskak abian jarritako Hazten gaitu, hazten dugu sagarrondoen salerosketa kanpaina ere azaldu du. Amaitzeko, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko koordinatzaile Haritz Zeraini egindako elkarrizketako zenbait puntu aletu ditu.

Hurrengo podcasta

Hasier Larrea: "Irratiak eskaintzen duen mundu zabal ikustezinaren metafora da protagonista itsua"

ol. Ots 3 , 2017
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan