Podcast: Play in new window | Download
Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko presidente hautatu berriak Iñigo Urkullu Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lehendakaria hartu du gaur, Baionan, Euskal Elkargoaren egoitzan. Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia eta Mikel Anton Europako Gaietarako zuzendaria ere joan dira Urkullurekin. Bilkurak eman duenaren berri ekarri du Gure Irratiko Ihintza Arrietak gaurko irratien tartera. Horrez gain, EAJren Frantziako Legebiltzarrerako hautagaiez eta Abbé Pierre Fundazioak etxebizitzen krisiaz agertutako kezkaz hitz egin du.