IRRATIEN TARTEA: Chimères antzerki taldearen ‘Azken itzulia’ obra

Hego Lapurdiko Hirigunearen kultur denboraldi berrian, Chimères antzerki taldearen azken antzerki obra ikusi ahal izango da. Azken itzulia du izena eta Ainhoan estreinatuko da otsailaren 19an. Sortzaileek nabarmendu dute bizikletan bi belaunaldiren arteko transmisioaz mintzo dela obra , eta horren inguruan paraleloki beste lan bat eskaintzen ere ari da konpainia, gaztetxoekin eta helduekin. Hain zuzen ere, transmisioaren gaia aintzat hartu eta bizikletaren inguruan, Donostia eta Ainhoa artean ari dira lanean. Ba Antxeta irratiko esatari Maia Muruagak Ainhoan ikusi harrapatu du Txomin Heguy aktorea eta euren arteko solasaldia ekarri dugu gaurko irratien tartera.

Hurrengo podcasta

Biharko 'Gaur8': Donald Trumpen egia alternatiboa, Durango1936.org eta Brenan Duarte

ol. Urt 27 , 2017