IRRATIAK IRRATIA: Bilbo Hiriakoek Esan Erranera iristeko egindako ahalegin frustratua

Urtarrilak 27. eguna du gaur, azken ostirala da, beraz. Gogoan baduzue, irailean hileko azken ostiraletako tarte berria estreinatu genuen. Irratiak irratia izenez bataiatu genuena eta esan genizuen hilero hilero, Arrosa sareko irrati bateko lagunek beste irrati batekoei elkarrizketa egingo dietela, eta geure sarean elkar ezagutzeaz gain, irratiak eurak ezagutarazteko helburua dugula. Irailean, Antxeta irratiko Aitziber Zapirainek Zarauzko Arraio irrati libreko Marlen harrapatu zuen telefonoz eta irrati barneko zenbait txutxu-mutxu atera zizkion. Urrian huts egin genuen, baina iraileko elkarrizketatuei azaroko elkarrizketatzaile izatea egokitu zitzaien, eta Arraiokoek telefono txantxa egin zioten Atariako Iñigo Terradillosi. Abenduan, berriz, Atariakoak izan dira elkarrizketatzaileak eta Tolosaldeaz zenbat dagkien jakiteko azterketa egin diote Bilbo Hiria irratiko Ane Zabalari.

Eta zer okurritu zaien Bilbo Hiriakoei elkarrizketatzaile izatea egokitu zaienean? Ba Esan Erraneko Lur Gil aurrez aurre elkarrizketatzea. Baina Bilbotik irten eta galdu egin dira Ibon eta Ane, ez dute Esan Erraneko Lurrengana heltzen asmatu. Hala ere, elkarrizketa egiteko intentzioa bazutenaren froga gisa, atzo Lurrekin izandako telefono deiaren grabazioa bidali dute.

Hurrengo podcasta

HIRU KORTXEA: Nobedadez lepo aste honetako saioa.

ol. Urt 27 , 2017
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan