Podcast: Play in new window | Download
Kazetarien aurka jaurtitako hitzak eta Mexikori aurre egiteko eraiki asmo duen harresia izan dira aste honetan Donald Trumpen jarduna ezaugarritu dutenak. Joan den astean zin egin zuen AEBetako presidente kargua eta zer esana ematen ari da orain ere. Hara begira egoteko dugun ohiturari heldu dio Mikel Elorzak gaurko errepaso kritikoan. Horrez gain, indarkeria matxistaren atzean dugu jarrera antzuaz ere hitz egin du. Amaitzeko, modu anekdotikoegian aipatzen dugun Ipar Euskal Herriaz eta urtearekin batera indarrean sartu zen Euskal Elkargoaren egituraz aritu da.