Podcast: Play in new window | Download
Errutinak betiko moduan jokatzera garamatza, zergatik eta nola bizi garen zalantzan jarri gabe. Hilekoa jaisten zaigunean jarraitu behar ditugun pausoak modu batean ematera ere ohitu gara. Zer da, ordea, baginan sartzen duguna? Zer ezkutatzen da?
Galdera horiek Ainhoa Mariezkurrenak idatzi ditu Argia astekarian, eta horrek aukera eman digu azken aldian eztabaidagai ere bihurtzen ari den emakumeon hilekoaz hausnartzeko. Tabu izan dela dirudien gaia mahai gainera atera delako, baina gure ziklo menstruala normalizatu ordez zerbait arraro gisa lantzen delako. Horretaz hausnartu dugu gaurko tertulian Miren Azkaraterekin eta Sonia Gonzalezekin.