Podcast: Play in new window | Download
Gorka Urtaran Gasteizko alkateak iragarri du ez dituela aldatuko alkate frankisten kaleen izenak. Astelehenean jakin genuen berria. Gainontzeko alderdiekin kontrastatu gabe hartu du erabakia. Gogora ekarri behar da, ordea, Memoria Historikoa berreskuratzeko txostenak diola frankismoari lotutako kaleen izenak aldatu edo testuinguruan jarri behar direla. Gai horretaz hitz egin du Halabedi Bi irratiko Araba hizpide irratsaioko Igor Goikoleak Lander Garciarekin, Memoria Gasteiz dinamikako koordinatzailearekin, eta elkarrizketa hori izan dugu gaurkoan entzungai.