IRRATIEN TARTEA: politika, gizarte eta agenda kontuak ekarri ditu Irulegiko Jojo Bidartek

2017a hastearekin bat jarri zen abian Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa barne hartuko dituen Euskal Elkargoa eta joan den astelehenean hautatu zuten bertako presidentetzat Jean-Rene Etxegarai. Horren berri ekarri du Irulegiko irratiko esatari Jojo Bidartek gaurko irratien tartera. Horrez gain, Euskal Herriko Laborantza Ganberaren urtemugari eta Jon Palaisen aurkako auziko ebazpenari ere egin die erreferentzia. Agendaren tartean, berriz, Seaskak antolatutako BECtso saioa eta maskaradak hatu ditu hizpide.

Hurrengo podcasta

Aste honetako 'Argia': euskal sindikalismoaren erronkak, euskal hiztun berriak eta John Berger

az. Urt 25 , 2017
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan