Euskal Elkargoa osatuz geroztik, lehen bilkura egingo dute gaur, 18:30ean, Baionan, lehendakaria hautatzeko. Jean-Rene Etxegarai eta Bernard Lougarot dira hautagai presidentetzarako. Horren harira, Euskal Irratiek bertatik emankizun berezia egin dute, besteak beste, hainbat hautatsirekin hitz egin dute: Germain Hacala Urruñako auzapezordea, Alain Iriart Hiriburuko auzapeza eta departamenduko kontseilaria, Daniel Oltsomendi Izurako auzapeza eta gidaritza batzordeko kidea eta Luzien Betbeder Lekorneko auzapeza:
