Podcast: Play in new window | Download
Gasa ustiatzeko proiektuen mehatxuek ez dute etenik Araban. Oraingoan, frackinga ez bada ere, ingurumena kaltetzeko erasoak mantenduko dituztela dirudi herrialde horretan. Hargatik, Berriztu Araba elkarteko kideek erronka iragarri dute datorren larunbaterako, urtarrilaren 21erako. Mobilizazio parte hartzailea eta berezia egin nahi dute eta deialdia jarrita dago, 12:00etan Andra Maria Zuriaren enparantzan bilduko dira. Gasteizko Halabedi Bi irratiko Araba hizpide saioan Berriztu Arabako kide Estitxu Villamorrekin hitz egin du horretaz Igor Goikolea esatariak.