Aste honetako ‘Argia’: presoen korapiloa, Fatima Djara eta AHTren energia aurreztu ezina

Beste urte batez milaka lagun bildu ziren joan den larunbatean Bilbon euskal presoak Euskal Herriratzeko eskatuz. 349 euskal herritar dauzkate Espainiako eta Frantziako espetxeetan gatibu ETAk borroka armatua amaitu zuenetik bost urtera; ehunka iheslari eta deportatuk ere etxera itzuli ezinik jarraitzen dute. Kartzela oso gertutik bizi duten hainbat lagunekin mintzatu da Argia astekariko Lander Arbelaitz eta gai hori aipatu du Estitxu Eizagirre zuzendariak gaurko aurrerapenean. Horrez gain, ablazioaren aurkako kontzientzia lantzen ari den Munduko Medikuak elkarteko Fatima Djarari Reyes Ilintxetak egindako elkarrizketa ere ekarri du. Amaitzeko, Urko Apaolazak AHTren energia aurrezteko gaitasunik ezaz emandako datuak aipatu ditu.

Hurrengo podcasta

Estitxu Villamor: "Informazio falta dago, presaka dabiltza oposizioa saihesteko"

az. Urt 18 , 2017
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan