Podcast: Play in new window | Download
Gure Esku Dago dinamikaren barnean, Bortzirietan sortu den Eman Bortzekoa elkartea aurkeztu zuten joan den igandean Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. Bost herrietako hainbat lagun ezagunek parte hartu zuten aurkezpenean, baita ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariek ere. Horren berri ekarri du Xorroxin irratiko Amaia Eneterreagak gaurko irratien tartera. Horrez gain, eskola jazarpenari aurre egiteko eskualdeko hiru ikastoletan abian jarriko duten KiVa hezkuntza eredua ere aipatu du. Amaitzeko, atzotik abian den euskal nobela beltzaren asteari buruzkoak nabarmendu ditu.